Izenaduba Basoko Pedagogia Sailak, erakusketa ezberdinen edukinak azaltzeko, programa didaktiko finko eta aldi baterakoak sortzen ditu. Programa didaktiko hauek hezkuntza maila bakoitzeko eskola kurrikulumera ahalik eta gehien moldatzea dute helburu, hezkuntza bereziko ikasleei zuzendutako egokitzapenak ahaztu gabe.
Bisita antzeztua izango da eta pertsonai mitologikoen eskutik Lamia, Galtzagorri, Mari Domingi, Ambotoko Mari,... euskal mitologiako magia mundura murgilduko zarete eta bakoitzaren mito eta elezaharrak ezagutuko dituzue.
Bisita gidatu ezberdina izango da, askoz ere erakargarriagoa, parte-hartzaileagoa eta sentikorragoa.
Magia eta mitologiaren ildoa jarraituz, Sorginen Baratza sortu berri da Izenaduba Basoan. Hemen gure inguruko sendabelarrak ezagutu eta bakoitzaren propietateak ikasiko ditugu.
Baratzean esperimentatzeko unea dago, landare ezberdinen usainengatik, itxura eta ukimenaren bitartez bereizteko aukera izango dugu. Honen ondoren, sorginen baten eskutik, ikasleek tailer bat egingo dute (ukendu edo krema bat).
Proposamen didaktikoa osatzeko, ekintza ezberdinak diseinatzen ditugu bai Izenaduba Basoan lantzeko zain unitate didaktikoak eskolan lantzeko, beti adinaren arabera eta eskola kurrikulumarekin lotutakoak.
6.000 m2 kanpoko ekintzetarako (Mariren koba, Haritz sakratua, Baso magikoa eta labirintua, Txondorra...) Jolasaren bidez haurrak mitologian blai irtengo dira.
TOR Magoak magia jokoak egingo ditu aitzinean mari, Lamiak eta Sorginak biltzen ziren kobazulo berberean.
Magia ikuskizunak adinaren araberakoak izango dira eta magia eta mitologiaren bitartez antzinako euskal gizartearen sineskerak, euskal imajinagintza ezagutuko dute ikasleek.
Ausartzen zara?
Izenaduba Basoan Gabonetako protagonista batekin egoteko abagunea izango dugu: Olentzeroren lagun leiala, Napo.
Napo, Olentzerorekin batera, Euskal Herriko osoko umeei Gabonetan opariak banatzeko ardura dauka.
Napok Euskal Herriko herri guztietako etxeak ezagutzen ditu.
Ai Ene!!... Zer izango litzateke Olentzerorena, Napo gabe.