Izenaduba basoa | Sarreren salmenta

COVID19ak sortutako egoera berria dela eta, bisitaren uneko formatua aldatu behar izan dugu. Bisita honetan, teknologia berriek (TABLETAK) eginkizun erabakigarria izango dute eta teknologia berri horiek benetako pertsonaien presentziarekin osatuko dira. Aldaketa honen ondorioz, bisitariek 5 urtetik gorakoak (barne) izan beharko dute, aurtengoa bezalako jarduera baterako adin gomendatua dela uste baitugu.

• Bete beharreko arau eta protokoloen arabera, talde bakoitzeko 10 laguneko gehieneko edukieraren barruan pertsona guztiak zenbatuko dira, adina edozein izanda ere. Ondorioz, 5 urtetik beherako haurrak beste edozein pertsonaren moduan zenbatuko dira eta dagokien sarrera ordaindu beharko dute.

• Talde bakoitzeko gehieneko edukiera 10 lagunekoa da (adina edozein dela ere) eta taldekide guztiek sarrera ordaindu beharko dute.

• Ezin da inolako erreserbarik egin.

• Sarrerak ezingo dira aldatu edo itzuli, instalazioa itxi behar den kasuetan izan ezik.

• Sarrerak etxean inprimatu beharko dira.

• Puntualtasuna oso garrantzitsua da bisiten eta taldeen erritmoa mantendu ahal izateko. Bisita hasi ondoren inork ezingo du bisitarekin bat egin.

• Kutsadura iturriak ahalik eta gehien murrizte aldera, bisitan zehar orgak eta aulkitxoak ez erabiltzea gomendatzen da.

• Bisitan zehar aurkituko diren pertsonaiei dagokienez, Olentzero barne, ezarritako gutxieneko distantzia errespetatu beharko da. Era berean, Olentzerok ezin izango ditu gutunak edo txupeteak bildu (horretarako postontzi bat egongo da), eta ezingo da argazkirik egin Olentzerorekin.

• Gogoratu esparruaren barruan erretzea eta jatea debekatuta dagoela.

• Sarrera eta irteera ezberdina izango da.

• Derrigorrezkoa izango da Izenaduba basoa bezalako espazioetan indarrean dagoen araudia errespetatzea eta betetzea (maskara erabiltzea, distantziak errespetatzea, edukiera betetzea, elementu kutsakorrak saihestea, etab.). Arau hausteren bat gertatzekotan, parkeko arduradunek eskubidea izango dute dagokion pertsona kanporatzeko.

Zuen laguntza izango dugulakoan, zuetako bakoitzak modu arduratsuan jokatzea eskatzen dugu, aurten ere, denon artean, gure txikien ametsak errealitate bihurtzea lortzeko.

Gutako bakoitzaren konpromisoa da guztion gozamenaren bermea.

SAKATU HEMEN ZURE SARRERAK EROSTEKO