Landetxo Goikoa

Landetxo Goikoa Landetxo Goikoa Landetxo Goikoa Landetxo Goikoa Landetxo Goikoa Landetxo Goikoa Landetxo Goikoa Landetxo Goikoa Landetxo Goikoa Landetxo Goikoa

Irudiaren gainean punteroa kokatu eta gezietan sakatu argazkietan atzera edo aurrera egiteko

BISITA GIDATUAK ETA DIDAKTIKOAK

Bisita gida batek lagunduta izango da eta ordu eta erdiko iraupena izango du gutxi gora behera.

TARIFAK

Gutxienez 12 laguneko taldea: 9 € / pertsona
Gutxienez 20 laguneko taldea: 7 € / pertsona

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK

Telefonoa: 94 674 00 61
Emaila: izenaduba.basoa@gmail.com

ORDUTEGIA
9:00etatik 18:00ra

Bisita desberdin bat

Helduei zuzendutako bisita honetan Bizkaiko baserririk zaharrena ezagutzeko aukera izango dugu. Euskal Herriko arkitektura zibilaren historia ezagutzeaz gain, gure kultura eta folklorea hobeto ezagutzeko abagunea izango dugu.

Landetxo Goikoa, Bizkaiko baserririk zaharrena eta Euskal Herriko zaharrenetarikoa da. XVI.medean erakia, 1510.ean hain zuzen ere, Mendebaldeko Euskal Herriko baserrietatik balio arkitektoniko handienetarikoa kontsideratua dago.

Baserria urteetan euskaldunon babeslekua izan da, baina nola bizi ziren gure arbasoek? Abereak jagon, baserriko lanak burutu, siniskerak... Guzti guztia Mungian ikusgai.

Baserria

Landetxo familiak Euskal Herriko lehenengotariko baserria eraiki zuen 1510. urte inguruan, hiru mende lehenagotik bizi ziren lekuan bertan.

Lau mende igaro ostean, 1999an, Mungiako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak baserriaren berreraikuntza lanei ekin zieten eta aditu talde bati eman zioten berreraikitze-proiektu horren ardura. Orduan, baserria erabat desmuntatzea, deseraikitzea erabaki zen; eta deseraikitze lan horretan agertu zen jatorrizko Landetxo, eraikin bikaina eta konplexutasun tekniko handikoa.

Egurrezko piezak ordenan jarri, banan-banan konpondu eta falta zirenen ordezkoak egin ziren; habe eta zutabe paregabe haiek eta oholek aztarnak, seinaleak eta artekak zeuzkaten, eta horiek jatorrizko etxearen gaineko berri zehatza ematen zuten.

Haritzaren arkitektura

Landetxo XVI.mendeko haritz-arkitekturaren adibide bikaina da. Oso teknika landuak erabilita (kanpotik ekarritakoak, seguru asko) Baserria, euskal etxea eraiki (asmatu) zuten, lehenagoko eredurik izan gabe. Aldez aurretik diseinatutako puzzle batean bezala, baserri honetan pieza guztiak elkarrekin ahokatzea lortu da.

Bisita gidatuan ikusten diren infografiek eraikuntzaren edertasuna erakusten dute: egurrezko estruktura ixteko harrizko murruak eraiki ziren, baserriaren eredu arkitektonikoa sortuz.

Erabiltzeko eta erakusteko sortua

Baserria lantegi oso bat da. Bisitaldian ikusiko denez, bizitzeko baino gehiago ekoizteko pentsatutako etxea da: arnaga edo garautegia (ekoizten zena bertan biltzeko), aireztapen-sistemak, suaren eta kearen aprobetxamendua, gizon-emakumeak eta animaliak lehengoz banatzen dituen horma…

Landetxo muino baten eraiki zuten, ibaiko uren eragin kaltegarrietatik seguru, bere lantzar eta soroak inguruan zituela. Baina Landetxotarrek erakusteko etxe izatea ere nahi izan izan zuten, etxejaunen estatus berria agerian utziko zuen etxea ( nobleen eskubide berdinak baitzituzten).

Baserri magikoa

Etxea, baserria, bertan bizi direnen munduaren ardatza da.

Beheko-suaren (laratza bertan) eta suaren beraren bueltan desagertu zaigun mundu horretan mito, siniskera eta errituak sortzen dira.

Bertan suaren eta errautsen zentzua hartu ahal izango dugu gogoan. Kutunak,lizarra, aizkora, ogia, eguzkilorea… ikusiko ditugu. Siniskera horien bilduta daude guztien barne-muina azaltzen duen erakusketan.