Bisita antzeztua izango da eta pertsonai mitologikoen eskutik Lamia, Galtzagorri, Mari Domingi, Ambotoko Mari,... euskal mitologiako magia mundura murgilduko zarete eta bakoitzaren mito eta elezaharrak ezagutuko dituzue.
Bisita gidatu ezberdina izango da, askoz ere erakargarriagoa, parte-hartzaileagoa eta sentikorragoa.
Magia eta mitologiaren ildoa jarraituz, Sorginen Baratza sortu berri da Izenaduba Basoan. Hemen gure inguruko sendabelarrak ezagutu eta bakoitzaren propietateak ikasiko ditugu.
Baratzean esperimentatzeko unea dago, landare ezberdinen usainengatik, itxura eta ukimenaren bitartez bereizteko aukera izango dugu.
Izenaduba Basoan Gabonetako protagonista batekin egoteko abagunea izango dugu: Olentzeroren lagun leiala, Napo.
Napo, Olentzerorekin batera, Euskal Herriko osoko umeei Gabonetan opariak banatzeko ardura dauka.
Napok Euskal Herriko herri guztietako etxeak ezagutzen ditu.
Ai Ene!!... Zer izango litzateke Olentzerorena, Napo gabe.
6.000 m2 kanpoko ekintzetarako (Mariren koba, Haritz sakratua, Baso magikoa eta labirintua, Txondorra...) Jolasaren bidez haurrak mitologian blai irtengo dira.