GARRANTZITSUA
- EROSITAKO SARREREN ZENBATEKOA EZ DA ITZULIKO, instalazioak ixtearen kasuan izan ezik.
- Ez da ordutegi aldaketarik egingo erositako sarreretan
- Bisita osoa euskaraz da (gaztelaniarako QR aukerarekin).
Euskal mitologiari eskainitako parke tematukorik handiena Euskal Herrian. Olentzero eta Mari Domingiren etxea.
Izenaduba Basoan ametsak, sinesmenak eta tradizioak batzen dira espazio magikoa osatzeko. Ongi etorri, gure ametsak errealitate bihurtzen diren lekura.
Euskal mitologiako pertsonaia guzti-guztiak batera bizi dira parke harrigarri eta ikusgarri honetan.
Heziketarako eta dibulgaziorako bokazioarekin, Izenaduba Basoa bisitatzea hiru eta zortzi urte bitarteko publikoari zuzenduta dago. Entretenimenduaren eta hezkuntzaren arteko konexioak ahaztezin moduko proposamena osatzen du.
* Aurten ez dugu kafetegi zerbitzurik Izenaduba Basoan.
Ez da erraza ikazkina, laguna, jakintsua eta magikoa izatea eta, gainera, harengan sinesten duten guztien ametsa betetzea eta egia bihurtzea. Baina Olentzero gai da hori egiteko. Nola? Haren sekretua eta magia da, horregatik maite dugu hainbeste, eta horregatik da euskal mitologiaren pertsonaia nagusia.
Izenaduba Basoan, bizitza ez litzateke berdina izango Mari Domingi gabe. Iristen den gutun kopurua hain da handia, haren laguntzarik gabe ezinezkoa izango bailitzateke denei erantzutea. Olentzerok badaki hori, eta, horregatik, Mari Domingi du lagun, txikienen ametsak egia bihurtzeko.
Antzina, sendalariak arduratzen ziren pertsonak sendatzeko erremedioak bilatzeaz.
Nekez irudika dezakegu ibai bat haren soinu musikal berezirik gabe, baina, gure lurraldeko baso batzuetan, eta zubi baten ondoan, beti agertzen dira ibaiak bere bidean egiten duenari beste mota bateko doinua gehitzen dioten pertsonaiak.
Akerbeltz beti izan da jai eta algara uneetan lagun, Euskal Herriko kobazulo enblematikoen inguruan.
Basoan nonahi daude pertsonaia ia atzemanezin batzuk, gozatzen dutenak eta landareen artean haiek sumatzeko gai direnei gozarazten dietenak.
Basoak zaintza behar du bere edertasunari eusteko. Basajaun, basoko jauna ez ezik, bertan bizi diren animalien laguna ere bada.
Udako gau bat, hiriko argitik urrun, une egokia izan daiteke zerura begiratzeko eta, izarrez gain, dir-dir egiten duten irudi ñimiño batzuk ere badaudela ikusteko. Gure hortz eta haginak dira.
Euskal Herriko kobazulorik garrantzitsuenetan Mari bizi da. Batetik bestera joaten da, urtaroaren arabera. Suzko bola baten gainean egiten ditu bidaiak. Hark menperatzen ditu ekaitzak, trumoiak, tximistak eta euriteak
Gose aseezina du, eta artzainek badakite hori. Horregatik, artaldeak harengandik urrun eduki nahi izaten dituzte. Tartalo konturatu egiten da, eta haiekin egon nahi luke, baina artzainak ez dira fio, eta jangura izugarriak ez dio batere laguntzen.
Norbaitek irudika dezake fantasiazko baso bat, ahotik sua botatzen duen herensugerik gabe?