Ordu eta erdiko ibilbidea da, Euskal Herriko pertsonaia mitologikoak erreferente ludiko-hezitzaile dituena.

Bisita osorik euskaraz egiten da (QR kode bat erabiliz, gaztelaniaz entzun daiteke mugikorrean) eta 3 eta 8 urte bitarteko publiko bati zuzenduta dago.

Irudikatutako pertsonaia bakoitzak hezur-haragizko alter ego bat du, eta hark kontatzen digu ''historia'' berezi, desberdin eta bakarra, bere magiaz gozaraziko diguna. Urtez urte, ehunka mila haurrek gozatu dute une errepikaezin horretaz.

Bisitaren edukia urtero aldatzen da, gure pertsonaiak ere aldatu egiten direlako, eta natura bera eraldatzen delako. Ingurumena zaintzea, emozioak, koloreak... dira bisitaren leit motiva, eta haurraren eta pertsonaiaren arteko elkarrekintza da uneaz gozatzeko gakoa.

Heziketarako eta dibulgaziorako bokazioz, esperientzia ahaztezina bizitzeko aukera ematea da helburua. Esperientzia horretan, ametsak eta errealitateak elkarrekin bidaiatzen dute, eta ez da oso ondo jakiten noiz ari den norbera ametsetan, eta noiz ametsetako pertsonaia batekin jolasean.

Entretenimenduaren eta hezkuntza uztartzeak ahazteko zaila den proposamena osatzen du.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:

Telefonoa

94 674 00 61
Zatoz Izenaduba Basoa ezagutzera

Erosi hemen zure sarrera

GARRANTZITSUA

  • EROSITAKO SARREREN ZENBATEKOA EZ DA ITZULIKO, instalazioak ixtearen kasuan izan ezik.
  • Ez da ordutegi aldaketarik egingo erositako sarreretan
  • Bisita osoa euskaraz da (gaztelaniarako QR aukerarekin).
  • Ez dira talde-erreserbak egiten.

Iraupena

Bisitak ordu eta erdiko iraupena izango du.
Puntualtasuna eskatzen da

Datak

Izenaduba Basora bisitak azaroan eta abenduan egingo dira.

Prezioak eta erosketa

  • Helduak: 9,80 €
  • 3 eta 12 urte bitarteko haurrak: 8 €
  • 3 urtetik beherako haurrak: Doan
    (Ez dute sarrerarik behar)
  • Familia ugaria: 8 €
    (Helduek haurren sarrera erosi behar dute)