6.000 m2 baino gehiago, gure kulturan erreferenteak diren pertsonaia mitologikoei aurpegia eta ahotsa emateko.
Mungian dago, eta, pertsonaia horiek beren lekua duten ingurune natural paregabea izateaz gain, Olentzeroren eta Mari Domingiren etxea ere bada.
Baina ez da nolanahiko etxea. Bizkaiko eta Euskal Herriko baserririk zaharrenetako bat da, eta, beraz, Izenaduba Basoan orainak eta tradizioak bat egiten dute, ehunka urte dituen Olentzeroren inguruan.
Izenaduba Basoan, euskal iruditeriak oso eremu berezia du; ametsak, sinesmenak eta tradizioak elkartu egiten dira, amets egitea errealitate bihurtutako ilusio bihurtzen den gune magikoa osatzeko.
Galtzagorriak, Tartalo, Basajaun, Lamiak, Anbotoko Mari... Pertsonaia horietako bakoitzak bere lekua du parke harrigarri honetan, eta, horri esker, esperientzia paregabea bizi daiteke, esna gaudela amets egin ahal izateko