Euskal Herriko kobazulorik garrantzitsuenetan Mari bizi da. Batetik bestera joaten da, urtaroaren arabera. Suzko bola baten gainean egiten ditu bidaiak. Hark menperatzen ditu ekaitzak, trumoiak, tximistak eta euriteak. Horregatik da mitologiaren Jainkosa, eta horregatik, halaber, basoko biztanleek berarengana jotzen dute naturan hurrengo eguna nolakoa izango den jakiteko.