Basoan nonahi daude pertsonaia ia atzemanezin batzuk, gozatzen dutenak eta landareen artean haiek sumatzeko gai direnei gozarazten dietenak. Beren bizipozagatik eta trebetasunagatik apartak dira. Izan ere, Olentzerok haiengana jotzen du beti, batez ere Gabonetan izan ohi dituen hamaika buruhausteak konpontzen lagundu diezaioten.