Izenaduba Basoan, bizitza ez litzateke berdina izango Mari Domingi gabe. Iristen den gutun kopurua hain da handia, haren laguntzarik gabe ezinezkoa izango bailitzateke denei erantzutea. Olentzerok badaki hori, eta, horregatik, Mari Domingi du lagun, txikienen ametsak egia bihurtzeko. Mari Domingik eta Olentzerok osatutako bikotearen helburu nagusia txikienen ametsak betearaztea da.