Gose aseezina du, eta artzainek badakite hori. Horregatik, artaldeak harengandik urrun eduki nahi izaten dituzte. Tartalo konturatu egiten da, eta haiekin egon nahi luke, baina artzainak ez dira fio, eta jangura izugarriak ez dio batere laguntzen. Hala eta guzti ere, pertsonaia errespetatua da, basoko bizitza naturalerako kaltegarriak diren piztiak uxatzeko gai da eta.