Ordu eta erdiko ibilbidea da, Euskal Herriko pertsonaia mitologikoak erreferente ludiko-hezitzaile dituena.

Bisita osorik euskaraz egiten da (QR kode bat erabiliz beste hizkuntza batean entzun daiteke mugikorrean) eta 3 eta 8 urte bitarteko publiko bati zuzenduta dago.

Irudikatutako pertsonaia bakoitzak hezur-haragizko alter ego bat du, eta hark kontatzen digu ''historia'' berezi, desberdin eta bakarra, bere magiaz gozaraziko diguna. Urtez urte, ehunka mila haurrek gozatu dute une errepikaezin horretaz.

Bisitaren edukia urtero aldatzen da, gure pertsonaiak ere aldatu egiten direlako, eta natura bera eraldatzen delako. Ingurumena zaintzea, emozioak, koloreak... dira bisitaren leit motiva, eta haurraren eta pertsonaiaren arteko elkarrekintza da uneaz gozatzeko gakoa.

Heziketarako eta dibulgaziorako bokazioz, esperientzia ahaztezina bizitzeko aukera ematea da helburua. Esperientzia horretan, ametsak eta errealitateak elkarrekin bidaiatzen dute, eta ez da oso ondo jakiten noiz ari den norbera ametsetan, eta noiz ametsetako pertsonaia batekin jolasean.

Entretenimenduaren eta hezkuntza uztartzeak ahazteko zaila den proposamena osatzen du.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:

Telefonoa

94 674 00 61

Helbide elektronikoa

izenaduba.basoa@gmail.com
Zatoz Izenaduba Basoa ezagutzera

Erosi hemen zure sarrera

GARRANTZITSUA

  • Behin sarrerak erosita EZ DA EZ ALDAKETARIK EZ ITZULKETARIK EGITEN, Bakarrik instalazioa itxi behar den kasuetan.
  • Bisita OSORIK EUSKARAZ egiten da (QR kode bat erabiliz beste hizkuntza batean entzun daiteke mugikorrean)
  • Sarrerak Kutxabankeko edozein kutxazainetan ere eros daitezke.
  • Ez dira talde erreserbarik egiten.

Iraupena

Bisitak ordu eta erdiko iraupena izango du.

Datak

Izenaduba Basora bisitak azaroan eta abenduan egingo dira.

Prezioak eta erosketa

  • Helduak: 9,80 €
  • 3 eta 12 urte bitarteko haurrak: 8 €
  • 0 eta 2 urte bitarteko haurrak: Doan
    (Ez dute sarrerarik behar)
  • Familia ugaria: 8 €
    (Helduek haurren sarrera erosi behar dute)