Landetxo Goikoa Baserria
LANDETXO GOIKOA

Bizkaiko baserririk zaharrena da eta Euskal Herriko zaharrenetakoa

XVI. mendearen hasierakoa da eraikuntza, baina haren garrantzia ez datza soilik antzinatasunean, horrek dakarren eraikuntza-ereduan baitere.

Landetxok euskal etxearen eredua markatzen du. Bere egiturak, barne diseinuek eta bere eraikuntzan erabilitako materialek eredu bakar eta erreferentziala egiten dute Landetxo euskal arkitekturan.

Landetxo ez zen kasualitatea izan. Garai hartan Frantziako hegoaldean eta Iberiar Penintsulan eraikitzen ari ziren katedralen eraikuntzan metatutako esperientziatik zetozen teknikak baserria eraikitzeko erabili ziren.

Frantzia, Alemania, Burgosko Katedrala, Poitiersekoa, euskal obretako maisuak, Landetxon elkartutako multzo oso bat osatzea ahalbidetu duten esperientziak izan ziren. Euskal arkitekturaren eta, batez ere, euskal etxearen, tenpluaren, leku sakratuaren, erakunde sozial eta ekonomikoaren, baita erlijiosoena ere, tradizioen santutegiaren eta, ondorioz, euskal arimaren babeslekuaren historia ezagutzeko aukera emango digu.

Eraikin bat ezagutzeko bisita ezberdina.

bisita ezberdin bat

Eraikuntza paregabe batera bisita ezberdin bat

Ibilbideak euskal etxea eraikitzeko eredua markatzen duen baserri batetik eramango gaitu.

Egonaldi bakoitzean zehar bidaia zoragarri batean murgilduko gara: banderiza-gerrak, jabetzei buruzko eztabaida, foru zaharra, merkataritzaren eta kostaldeko hiribilduen gorakada; baina, batez ere, bertan bizi zirenen bizi-moduluak, ohiturak eta sinesmenak erakutsiko dizkigu: animalien zaintza, lurra nola lantzen zuten, gauza ezezagunen inguruko sinesmenak...

Interior del caserío Landetxo Goikoa
Cocina de Landetxo Goikoa
EUSKAL ETXEA

Ibilbideak garai horretara, bidaia zoragarri baten eramango gaitu

Landetxo Goikoa detalles madera Landetxo Goikoa detalles madera techo

EGURRA

Landetxo XVI. mendeko haritzaren arkitekturaren erakusgarri aparta da. Teknika garbiak erabiliz, segur aski inportatuak, baserria, euskal etxea, aurreko eredurik gabe eraiki (asmatu) zuten. Bertan, piezak aldez aurretik diseinatutako puzzle batean bezala sartzen dira.

Ikusketa gidatuan, infografiek eraikinaren edertasuna erakusten digute: zurezko egituraren inguruan harrizko hormak altxatu ziren, eta baserriko eredu bat sortu zuten, askok imitatu nahi izan zuten, baina ez zuten lortu.

Ikusi dezagun horrela oraindik harritzen duen eraikuntza-prozesu bat, herri-arkitekturaz ari baikara.

Landetxo Goikoa detalles ventanales Landetxo Goikoa detalles madera ventanales Landetxo Goikoa horreo

ALDERDI FUNTZIONALA ETA ITXURAZKOA

Baserria fabrika integrala da. Bere bisitak bizitzeko baino gehiago ekoizteko pentsatutako etxe bat erakusten digu: garaia (ekoizpena biltegiratzeko), aireztapen sistemak, suaren eta kearen aprobetxamendua, animaliak eta pertsonak lehen aldiz banatzen dituen horma...

Landetxo muino batean altxatzen da, ibaitik salbu, bere soroak eta baratzeak inguruan dituela. Baina Landetxotarrek ere etxe harrigarri bat nahi izan zuten, etxejaunen estatus berria erakusten zuena (nobleen eskubide berberekin).

Eta hori erakusten digu Landetxok bere labore, polikromatu, leihate eta abarretan

Landetxo Goikoa fuego Landetxo Goikoa un caserío mágico Landetxo Goikoa laratza

BASERRI MAGIKOA

Etxea, baserria, bertako biztanleen munduaren erdigunea da.

Etxearen inguruan ('laratza') eta suaren inguruan sortzen dira mundu desagertu horretako mitoak, sinesmenak eta errituak. Bertan, suaren noranzkoa, errautsak, kutunak, lizarra, aizkora, ogia, eguzkilorea... ikus ditzakegu sinesmen horien guztien zentzua argitzen duen erakusketa batean.