Foto Personaje

Basajaun

Basoak zaintza behar du bere edertasunari eusteko. Basajaun, basoko jauna ez ezik, bertan bizi diren animalien laguna ere bada. Baita basoko landareen artean agertu eta desagertzen den misterio handia ere, eta, horregatik, basoak maitatu eta zaintzen dituztenak baino ez dira gai haren itzala antzemateko eta basoko gune sakon eta ezkutuenetan haren ahotsa entzuteko.